logotipo guedan servicios deportivos en bilbao y bizkaia

Basurtuko Kaputxinoen Kalea 6, 3D
(48013 Bilbao-Bizkaia)

Telefonoa: 94 439 80 10
Posta:guedan@guedan.com

Bulego Ordutegia

Urte osoan
Astelehena / Ostegunera 8tik - 18:30etara
Ostirala etsa jai bespera 8H tik - 15etara
Zubiak 8tik - 14etara

Abuztua
Astelehena / Ostegunera 9tik - 14etara

  • Aukeratu zeure hizkuntza
  • Visita nuestra web en Castellano
  • Bisitatu geure web gunean Euskeraz

2017 ko Azaroaren 20 ren

GUEDAN SERVICIOS DEPORTIVOS

25 urte bainogehiago kirolari lotuta

Guedan Servicios Deportivos S.A. - Kalitate politika

Guedan Servicios Deportivos S.A. . inoren instalazioen kudeaketa kirol-zerbitzuak eta hauei lotutako beste zerbitzu batzuk ematen dituen enpresa da. Basurtuko Kaputxinoen Kalea 6, 3ºD, 48013 Bilbao.

Sistema Integratuak, orain eta etorkizunean, ondo funtzionatzen duela eta behar bezala garatuko dela bermatzeko, Zuzendaritzak honako konpromiso eta asmo hauek finkatzen ditu:

  • - Gure lan guztia gure bezeroen gogoa erabat asetzera bideratuta dago.
  • -Gure langileen konpromisoa funtsezkoa da kalitatezko zerbitzu bat lortzeko eta ingurumena behar bezala zaintzen dela bermatzeko. Bide horretan, beraz, sustatzen dugu erakundeko lankide guztiak motibatuta egotea, parte hartu dezatela eta etengabe prestatu eta garatu daitezela.
  • - Printzipio informatzaile dugu gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna eta haiek guztiak berdin tratatzea: ez da inor diskriminatzen –ez zuenean ez zeharka– sexuagatik, amatasunagatik, familia-premiak bete behar izateagatik, egoera zibilagatik, ez beste ezein arrazoirengatik.
  • - Ingurumena zaintzea eta errespetatzea gure jardunak ezinbesteko osagarria da, eta gizartearekiko betebeharreko konpromisotzat daukagu; horregatik, bada, Politika hau jartzen dugu nahi eta eskatzen duen edonoren eskura. Ingurumena zaintzeko, zintzo betetzen dugu arlo honetan aplikagarri den legedia, eta konpromisoa hartzen dugu gure jardunak kutsadurari loturik eragin ditzakeen arriskuei aurrea hartzeko.
  • - Gure enpresarentzat, funtsezkoa eta oinarrizkoa da Sistema Integratua etengabe hobetzea. Horretarako, Zuzendaritzak konpromiso irmoa du Guedan Servicios Deportivos S.A. enpresa beharrezkoak dituen baliabideekin hornitzeko eta enpresaren zerbitzuak bezeroen gaurko eta etorkizunean izan ditzaketen premietara egokitzeko. Helburuak urtero zehazten dira, eta kontrolatu egiten da helburuok lortu egiten direla. Horretarako, erreferentziatzat erabiltzen dira Politika hau eta Ingurumenaren arloan esanguratsuak izan diren alderdiak.

Aldian-aldian berraztertzen da Sistemak nola funtzionatzen duen, baita Politika bera ere, enpresaren eta inguruaren egoera aldagarrietara egokitzeko asmotan.

Certificaciones calidad Guedan
Copyright 2010 GUEDAN SERVICIOS DEPORTIVOS S.A. - Basurtuko Kaputxinoen Kalea 6, 3D(48013 Bilbao-Bizkaia) - 94 439 80 10 - E-mail :icono de ventana aparteguedan@guedan.com - Aviso Legal